Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Aldaketa puntualak trenen ordutegian

2023/09/28
Aldaketa puntualak trenen ordutegian

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean (larunbata eta igandea) trenbidearen azpiegituran egin behar diren hainbat obra direla-eta, trenen zirkulazioa eten egingo da, bi noranzkoetan, Tolosa eta Andoain artean eta Lezo Errenteria eta Irun artean. Horretarako, ordezko zerbitzu bat egongo da:

  • Tolosako Geltokia – Anoeta – Villabona – Andoain Erdia – Andoain Geltokia eta itzulera: autobus zerbitzu alternatiboa.
  • Lezo Errenteria -Ventas de Irun- Irun eta itzulera: autobus zerbitzu alternatiboa.

Tolosako autobusak geltokian bakarrik gelditzen dira, Tolosa Erdiko geralekua itxita egongo da. Autobusen eta trenen arteko lotura ez da bermatzen.

Ikusi ordutegi berezia