Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udalak 4 etxebizitza eskaintzen ditu Ukrainako errefuxiatuentzat

2022/03/07
Udalak 4 etxebizitza eskaintzen ditu Ukrainako errefuxiatuentzat

Udalak Eusko Jaurlaritzaren esku jarri ditu bere baliabideak, Ukrainako errefuxiatuak hartu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzari honako baliabide hauek eskaintzen zaizkio: gizarte-larrialdietarako etxebizitza eta Ezkurrenea eraikineko (Bellotako antzinako ostatua)  5. solairuan dauden hiru apartamentu, Bellota Herramientas enpresarekin orain dela gutxi erostea adostu dituenak.

Ukrainako errefuxiatuen harreran lagundu nahi duten pertsonek, hutsik dauden etxebizitzak aldi baterako eskainiz, Eusko Jaurlaritzak gaitutako helbide elektroniko honetan egin ahal izango dute eskaintza: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Eusko Jaurlaritzak emandako helbide elektroniko horrekin harremanetan jartzeko bitarteko elektronikorik ez duten pertsonek udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eman ditzakete datuak eta, ondoren, zerbitzu hori izango da Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarriko dena.