Udazkeneko bertsolari jaialdia azaroaren 14an, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan
2025/11/10

Urtero legez udazkena iristean, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik, bertsolari jaialdia izango da, Azaroan Musika Zikloaren baitan.
Aurtengoan gainera, elkartearen 25. urteurrena dela eta, punta puntako bertsolariak izango ditugu gure artean: Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Maialen Lujanbioarituko dira Nerea Elustondo gai jartzailearen aginduetara.
Hitzordua, azaroaren 14an, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan
Sarrerak 10€tan, gazteak 5€, jarriko dira salgai leihatilan saioa baino ordu erdi lehenago.
