UZTAKALE. Asteburu kanariarra Legazpin.Uztailak 17-19

Uztakale egitaruan, uztailaren 18rako aurreikusitako Kontzertu-omenaldiari, beste hainbat ekintza gehitu zaizkio, egitarua kaleratu ondoren.
Honakoa izango da, beraz asteburu kanariarra Legazpin:
17, ostirala: ”Silbo gomeroa ” Hitzaldia 19:00etan, Kale Nagusiko gradetan.
18, larunbata: “Rogelio Botanz+Percuteras de Garaldea+Alaitasuna errondaila” kontzertua eta Rogelio aitari omenaldia. 12.00eta, Euskal Herria plazan.
Tegueseko “Danza de las Flores” emanaldia Sustraiak Dantza taldearekin batera Aztiria Auzoan, 18:30ean.
19, igandea: Tegueseko Danza de las Flores emanaldia eta Silbo Goomero eta Txalaparta erakustaldia. 12:30ean Euskal Herria plazan.
Rogelio Botanz eta Percuteras taldea Euskal Herria etortzekoak zirela eta, Urmuga jaialdian parte hartzera, Alaitasuna Errondailak kanariarren emanaldi bat proposatu zuten, Rogelio aitari, Errondailari oso loturik egon dena bizitza osoan, omenaldi bat eginez. Eta hori izan da Uztakaleko egitarauetan jaso den ekimena.
Baina, Rogelioren etorrera aprobetxatuz,
2025eko abenduaren 5etik 8ra, Sustraiak Dantza Taldeak eta Goiz Deia Txistulari taldeak Tenerifeko Acentejo eskualdera bisita bat egin genuen. Rogelio Botanz legazpiarraren laguntzarekin “Danza de Las Flores de Tegueste” dantza berreskuratu duen taldea ezagutu eta beraiekin dantza egiteko aukera izan genuen. Bertan Legazpira etortzeko aukera interesgarria izango zala komentatu genuen eta hementxe daude.
Uztailaren 17tik 19ra Tenerifetik etorritako 25 bat lagunek bisitatuko gaituzte eta ekitaldiz beteriko egonaldia prestatu dugu.
Uztailaren 17an, 19:00etan eta Kale Nagusian, “Silbo Gomero: lengua, paisaje y patrimonio vivo” hitzaldia antolatu dugu.
Hitzaldia Rogelio Botanz eta Adelma Mendezek eskainiko dute. 35 urtez biek, Komunitate Eramailearekin batera, gaur egun Silbo Gomeroak duen errekonozimendua eta biziberritzea ekarri duen Ondaretze Prozesuan murgildurik dabiltza.
Hitzaldia honako hauei zuzenduta dago bereziki: kultura-ondarean, antropologian, musika tradizionalean, hezkuntzan eta komunikazioan interesa duten pertsonei.
Iluntzean Legazpira iritsiko dira eta Izadi Zaleak elkartean afalduko dugu. Euskal Herriko elkarteen istorioa eta funtzionamendua ezagutzeko aukera paregabea izango dute. Afaldu ondoren Olamendi ikastetxean lo egingo dute.
Uztailaren 18a egonaldiko egunik garrantzitsuena izango da. Goizean gosaldu ondoren Legazpi bisitatuko dute.
Ondoren 12:00etan Alaitasuna Errondailak sustatu duen “Rogelio Botanz & Percuteras de Garaldea eta Rogelio Botanz aitari omenaldia” omenaldi-kontzertua ikusi eta bazkaltzera joango gara.
Arratsaldean, 18:30ean, bi taldeek Aztiri auzoko Santa Marina jaietan dantzatuko dugu.
Beraiek “Danza De Las Flores De Tegueste” dantzatuko dute eta guk Legazpin maiatzak 3an, Santikutz Egunean, Legazpiko Ezpata dantzaren inguruan eskaintzen ditugun dantzak.
“Danza De Las Flores De Tegueste”
Tegueste hiribilduko jaien zati nabarmena da, Teguesteko zaindaria den Erremedioen Andre Mariaren Jai eta erromerian eta San Marko Ebanjelariaren erromerian.
Dokumentuek Teguesteko Librearen erritualari lotuta kokatzen dute. XVI. mendetik dokumentatuta dago, 400 urte baino gehiago dituela esan daiteke, eta La Librea de Teguesteri lotuta dago.
Bere egitura (masta loreduna, makilak/apaingarriak, tajarastaren erritmoa) uharteko beste zinta edo haga-dantza batzuen ezberdina da, eta horrek bere berezitasuna indartzen du.
Uztailaren 19an, eguerdian, elizkizunaren ondoren, Loreen dantzakoek prozesioa eta emanaldia eskainiko dute Euskal Herria plazan. Ondoren Silbo Gomeroaren erakustaldia izango da, plazan bertan. Erakustaldian Silbo Gomeroaren eta txalapartaren urrutiko komunikazio ahalmena azalduko zaigu. Emanaldi honetan Legazpiko Sutan Ttakun txalaparta taldea arituko da.
Bazkaldu ondoren, arratsaldean Teneriferantz itzuliko dira.


