Zine-klub saioa Latxartegi Aretoan: “Un simple accidente”. Abenduak 5, ostirala, 19:00etan

Legazpi Zine-Klub elkarteak Un simple accidente filma irandarra eskainiko du, datorren abenduaren 5ean, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan.
Sinopsia:
Vahid, irandar mekanikari xume bat, bat-batean burdin hesien artean pasaturiko denbora gogora ekartzera beharturik aurkitzen da, Eghbalekin ustekabean topo egin ondoren, zeinak bere presozain sadikoa gogorarazten dion. Aztoratuta, Vahidek bere kartzelakide ohiak biltzen ditu Eghbalen nortasuna egiaztatzeko. Baina... Zer egingo dute bera bada?
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaritza: Jafar Panahi
Gidoia: Jafar Panahi
Aktoreak: Ebrahim Azizi, Madjid Panahi, Vahid Mobasseri, Mariam Afshari, Hadis Pakbaten, Delmaz Najafi, George Hashemzadeh
Argazkia: Jafar Panahi
Generoa: Thriller. Drama.
Iraupena: 105 minutu
Urtea: 2025