Abenduaren 20an Merkatu Txikia eta Martin Pipas Haztegi Ikastolan
2025/12/17

Haztegi ikastolak Merkatu txikia antolatu du abenduaren 20an, familien, irakasleen eta DBHko 4.mailako ikasleen laguntzarekin.
Merkatu txikiak 11:30ean irekiko ditu ateak eta jostailuak, arropak eta liburuak erosteko aukera egongo da. 12:00etan, hainbat txoko irekiko dira. Goizean zehar, trikitilariak eta bertsolariak ere ez dira faltako.
Arratsaldeko 16:00etan, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dituzte. Ondoren, Martin Pipasek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu; eta txokolatea eta galletak ere banatuko dira.
