Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Argizaiola Trofeoa 2025 Argazki erakusketa Kultur Etxean

2026/01/07
Argizaiola Trofeoa 2025 Argazki erakusketa Kultur Etxean

Ostiralean, urtarrilak 9, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Euskal Herriko Argazki lehiaketetako irabazleen lanak biltzen dituen erakusketa, eta irabazle horien arteko lehiaketan saritutako lanak ere bai.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkarteak antolatua, Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa dugu Argizaiola Trofeoa. Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko. Hala, gonbidapena jaso duen argazkilari bakoitzak (gehienez ere hiru gonbidapen jaso ahal ditu), 5 argazki aurkez ditzake lehiaketara, tartean sarituak izan direnak. Horien artean irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira (30 gutxienez).

Afizionatu mailako argazkilari onenen lanak izango dira beraz ikusgai, Kultur Etxeko erakusketa aretoan, urtarrilaren 24rarte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

Argizaiola Trofeoa 2025 Argazki erakusketa Kultur Etxean