AZAROAN MUSIKA. Santa Zezilia kontzertua, azaroaren 22an Urbeltz Pilotalekuan

Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda izango ditugu azaroaren 22ean arratsaldeko 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan, herriko beste hainbat musikari eta dantzariekin batera.
Sarrera txartelak Kultur Etxeko Harreran, azaroaren 17tik 21era, 10:00-13:00 eta 16:00-19:00.
Azaroan Musika aurrera doa eta amaierara iristen ari gara. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak. Azaroaren 22an, larunbata, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan izango den kontzertua izan ohi da zitarik kuttunena. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera.
Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez. Hona prestatu duten egitaraua:
ALAITASUNA ERRONDAILA
- VIENTO DEL NORTE (Nando Agueros)
- GOGOAREN BAITAN (Anje Duhalde)
- EL NEGRO JOSE (Roberto Ternan)
Zuzendari: Eli Gordoa Lopez de Larrinzar
GOIZ DEIA TXISTULARIAK
1. LASA BALTSA (Sabin Bikandi Belandia. Mold: Iñar Sastre Lopetegi)
2. EZ EGIN ALDE (Julen Alonso. Mold: Iñar Sastre Lopetegi)
3. ISPILU AURREAN (Alaitz eta Maider. Mold: Iñar Sastre Lopetegi)
4. GURE AITAK AMARI (Herrikoia. Mold: Iñar Sastre Lopetegi)
Iñar Sastre pianoan eta Agurtzane Elustondo trikian arituko dira.
Zuzendari: Iker Azpeitia Berasategi
SANTIKUTZ ABESBATZA
1. ELURRA (S. Jaroff)
2. INDODANA (M. Barett & R. Schmitt)
3. GAUA (R. Rodgers)
4. AMAZING GRACE (J. Newton)
Zuzendari: Marian Lasa Gordoa
LEGAZPI MUSIKA BANDA
1. SILVER LINING IN THE SKY (S. Wada) March
2. OREGON (J. de Haan)Fantasy
3. KANTALDIA (I. Urkizu) Herrikoia Santikutz Abesbatzarekin
Zuzendari: Jesus Castillejo Ezpeleta