Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Azaroaren 20an, Musika eskolak Santa Zezilia ospatuko du

2025/11/15
Azaroaren 20an, Musika eskolak Santa Zezilia ospatuko du

Azaroaren 22an Santa Zezilia da, musikarien zaindariaren eguna. Hori dela-eta, Doinua musika eskolak azaroaren 20an ekintza ezberdinak burutuko ditu: hala nola, kalejira, musika saioa eta txokolate-jana.

18:00etan Kalejiran irtengo dira, Musika eskolatik Azokaraino.

Ibilbidea: Santikutz kalea – Farmazia – Kale Nagusia – Euskal Herria plaza – Azoka

18:30ak aldera, Azokan, gorputz-perkusioaz baliatuz, musika saio bat eskainiko da.

Jarduera amaitzean, txokolate beroaeskainiko diete gerturatzen diren pertsona guztiei(agortu arte).

Eguraldi txarra balego, AZOKA gunean elkartuko dira arratsaldeko 18:00etan.