Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Bertso Saioa Gizarte Zentroan abenduaren 5ean 18:00etan

2025/11/29
Bertso Saioa Gizarte Zentroan abenduaren 5ean 18:00etan

Bertso Olariak Bertso Elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta ekitaldi berezi sorta eskaini digu urtean zehar, ohikoez gain.

Eta urtea amaitzeko beste proposamen berezi batekin datorkigu, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok bertsolariek bertso saioa eskainiko dute Gizarte Zenbroan (Jubilatuetan), abenduaren 5ean, ostirala, arratsaldeko 18:00etan.

Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso behar dira joan ahal izateko Kopilain dendan, Patrizio Etxeberria kalean, azaroaren 28tik abenduaren 3ra bitartean.