Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Elkar Zainduz Legazpin berriro izango da kalean irailaren 25ean

2026/09/23
Elkar Zainduz Legazpin berriro izango da kalean irailaren 25ean

Euskal Herria plazan egindako lehen hitzorduaren ondoren, Elkar Zainduz Legazpin berriro elkartuko da herritarrekin datorren irailaren 25ean, 10:00etatik 14:00etara.

Karpa berriro egongo da zabalik egitasmoa ezagutu eta, batez ere, Legazpiko zaintzaren inguruko beharrak, kezkak eta proposamenak partekatu nahi dituzten herritar guztientzat.

Egitasmoko lantaldea bertan izango da goiz osoan, informazioa emateko, zalantzak argitzeko eta prozesurako prestatutako galdetegiaren bidez herritarren ekarpenak jasotzeko.

Bi egunetan jasotako iritziek orain arte egindako diagnostikoa osatzen lagunduko dute, eta herritarren ikuspegia Zaintza Mahaiaren lanera eta Elkar Zainduz Legazpin egitasmoaren hurrengo lehentasunen zehaztapenera eramateko balioko dute.

Karpara hurbildu ezin dutenek Internetez ere parte hartu dezakete:

👉 https://forms.gle/x6yHAdSUw6AQPHUN7

Oraindik garaiz zaude parte hartzeko. Irailaren 25ean, 10:00etatik 14:00etara, Elkar Zainduz Legazpin egitasmoaren karpan izango gara, Euskal Herria plazan. Zuen zain izango gara!