Giro paregabea eta omenaldia adinekoei Legazpiko urteroko topaketan
2026/09/29

Urtero bezala, joan den ostegunean, irailak 24, gure herriko 80 urtetik gorakoentzako ospatu zen.
Udalak urtero bultzatzen duen ekimen honetan, parte-hartzaile ugari izaten jarraitzen du; aurtengoan 180 lagunek eman dute izena, lagunartean gozatzeko gogoz.
Nagusilan eta Buztintegi bezalako elkarteen lan handiak ez du urterik urte axolagabe uzten, Legazpiko adinekoen parte-hartze aktiboaren aldeko etengabeko ahaleginean. Eskerrak ere Alaitasuna errondailari egun honetan giroa alaitzeagatik.
Hauek izan dira aurtengo omenduak: Angeles Munduate, Juan Aguado eta, Pio Sanz eta Amelia Guriciagarekin bikotearekin batera.
Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu diren guztiei, giro paregabea sortu baitute.
Datorren urtera arte!
ARGAZKIAK HEMEN