Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Bilbon izandako hilketa matxistaren aurrean

2026/11/27
Legazpiko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Bilbon izandako hilketa matxistaren aurrean

Legazpiko Udalak gaitzespen eta arbuio irmoa adierazi nahi du Bilbon izandako hilketa matxistaren aurrean, eta elkartasun osoa helarazi nahi die biktimaren senideei eta gertukoei.

Legazpiko Udalak berretsi egiten du indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa, eta azpimarratu nahi du indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria dela, emakumeen eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunean errotua.

Indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzea guztion ardura da. Horregatik, ezinbestekoa da erakundeek zein herritarrek indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean jarrera aktiboa hartzea.

Gertatutakoa gaitzesteko eta biktimarekiko zein haren gertukoekiko elkartasuna adierazteko, Legazpiko Udalak herritarrak deitzen ditu antolatuko diren elkarretaratzeetan parte hartzera.