Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

C1 mailako talde berria hasiko da euskaltegian abenduaren hasieran

2025/11/28
C1 mailako talde berria hasiko da euskaltegian abenduaren hasieran

Ikastaroa 256 ordukoa izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Ikastaroan parte hartzen duten ikasleek C1 mailako egiaztatze proba egin nahi izanez gero, deialdi itxian egin ahal izango dute azterketa; hau da, irakurmena eta entzumena euskaltegian bertan egingo dute eta idatzia eta ahozkoa HABEren deialdian.

Abendutik ekainera bitartekoa izango da ikastaroa eta helburua maiatzeko C1 euskara agiriaren deialdirako prestatzea da.

Deialdi itxian, maiatzaren hasieran izan ohi da idatzizko proba eta ekainaren bukaeran ahozkoa.

Ikastaroan izena eman edo ikastaroen inguruko informazio gehiago nahi dutenek, euskaltegira bertara jo edo 843 74 00 90 telefono zenbakira deitu dezakete.