Gabon Irudi Marrazki Lehiaketako sarituak. Aurkezturiko lan guztiak ikusgai Kultur Etxean
2025/12/17

Abenduaren 16an egin zen sari banaketa ekitaldia, saritu eta beren senitarteko eta lagunekin.
Aurtengoan 30 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak, Arkatza Elkarteko ikasle helduen taldeak, horien artean ebatzi du aurtengo lehiaketa.
Hona sarituak:
LH1: Lur Idigoras
LH2: Paula Roman
LH3: Garazi Manso
LH4: Hodei Herranz
LH5: Lola Conforti
LH6: Izar Legorburu
Lan guztiak ikusgai izango dira Kultur Etxeko erakusketa aretoan, abenduaren 17,18,19,22,23,29 eta 30ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.