Gabonetako menua prestatzeko tailerra Iratzarrin

Gabonak gertu direla, Iratzarri emakume elkarteak tailer bat antolatu du Gabonetako menua prestatzeko, Unai Pérez Yanci sukaldari legazpiarrarekin.
Tailerra doakoa da eta legazpiar guztiei zuzenduta dago. Hori dela eta, hiru talde osatzea aurreikusten da, bakoitzean 15 pertsona gehienez egongo direlarik.
Lehenengo taldeak azaroaren 24an jasoko du taielrra; bigarrenak azaroaren 25ean eta hirugarrenak azaroaren 26an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, Iratzarriko egoitzan.
Izen ematea bi modutara egin daiteke:
• Elkartearen lokalean, azaroaren 12an, asteazkena, 16:30etik 18:00etara.
• Email bidez,
Iratzarri elkarteak tailerrean parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei.
