Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Haurren hazkuntza eta ongizateari buruzko ikerketaren aurkezpenean zaintza zerbitzua egongo da bihar

2025/11/19
Haurren hazkuntza eta ongizateari buruzko ikerketaren aurkezpenean zaintza zerbitzua egongo da bihar

Legazpiko Udalak gogorarazten du bihar azaroaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, egingo dela haurren hazkuntza eta ongizateari buruzko ikerketaren aurkezpen bilera.

Saioa Agirre-Etxeberriko Izpien Txokoan izango da.

Ohar garrantzitsua:

  • Izpien Txokoa itxita egongo den arren, bileran parte hartu nahi duten familiei laguntzeko zaintza zerbitzua eskainiko da.

3 eta 5 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako ekimena da, eta parte hartzea funtsezkoa da Legazpin haurren ongizatea hobetzeko.