Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Haurreskoletan 2025eko abenduko izen-emate aldia zabalik

2025/11/29
Haurreskoletan 2025eko abenduko izen-emate aldia zabalik

2024an edo 2025ean jaiotako seme-alabak dituztenek, haur-eskoletan plaza bat eska dezakete abenduak 4ra arte. Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke.

Haur-eskolen helburu nagusia familiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzua ematea da. Haur-eskolek 0 eta 2 urte bitarteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza hartzen dituzte kontuan, haurren gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta intelektualak behar bezala garatzen laguntzeko.

Legazpin bi haurreskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak eta doakoak dira, baina horretarako baldintza batzuk bete beharko dira; baldintza horiek betetzen ez dituztenei, baja emango zaie. Familia bakoitzak aukeratuko du zein haurreskolatan matrikulatu haurra.

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus webgunean, Informazio orokorra / Familiak atalean edo zuzenean haurreskoletan. Azken kasu horretan, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua, posta elektronikoz edo telefonoz, 9:00etatik 13:00etara.

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.