Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

ILINTIREN GABONAK LEGAZPIN: 500 euroko hiru sari eta festa giroa abenduaren 19an

2025/12/12
ILINTIREN GABONAK LEGAZPIN: 500 euroko hiru sari eta festa giroa abenduaren 19an

Abenduaren 2tik 19ra, Ilintiko dendetan erosketak egiteagatik lortu daitezke Gabonetako zozketarako boletoak. 

Zozketa abenduaren 19an izango da Laubideko peatonalean eta bertan egon behar da saria jasotzeko. Zozketa izango da bolekin, "Sorteo del Niño"n egiten den bezala, zenbakia osatzen duten 5 digituak ateratzen. Sariduna ateratzen ez bada, berriro zozketatuko da momentuan, saria atera arte.

500€ko 3 opari txartelak zozketatuko dira. Abenduaren 19an  zozketa izango da, baina aurretik Xaibor DJaren musika emanaldia eta txokolate banaketa ere egongo dira.