Ipuin Kontaketa eta irakurketa erraza kluba otsailaren 4an, Udal Liburutegian
2026/01/27

Udal Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko ekintzekin jarraitzen du eta urtarrilean etena izan zuten bi programa berriz ere abian jarriko dira otsailaren 4an. Honako hauek hain zuzen ere,
4, asteazkena: IRAKURKETA ERRAZA KLUBA: 11:35ean Udal Liburutegian, Monica Leivak gidaturik. Astean behin elkartzen dira eta otsaileko hurrengo saioak 11,18 eta 25ean izango dira. Landuko da: “El Principito” Antoine de Saint-Exupéry.
4, asteazkena: IPUIN KONTAKETA SAIOA. 5 urtetik aurrerako haurrentzat. 18:15ean Udal Liburutegian. Kontalaria: Apika.