Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Katxiporretak "Zerua lapurtu dute" ikuskizuna estreinatu du Legazpin

2025/11/20
Katxiporretak "Zerua lapurtu dute" ikuskizuna estreinatu du Legazpin

Legazpiko HH-3ko LH-4ko ikasleak Latxartegi aretoan izan ziren atzo "Zerua lapurtu dute" Katxiporreta pailazoen proposamen berriaren estreinaldian.

Ikuskizuna 2024an Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera argitaratutako ipuin eta disko ilustratuan oinarritzen da, argi-kutsaduraz, pantailen erabileraz eta naturaren zaintzaz sentsibilizatzeko helburuarekin.

Birtxi farozainaren pertsonaiak ere parte hartzen du emanaldian. Virginia Garcia Aranzadiko dibulgatzaileak antzezten du, eta zeruko sekretuak ezagutzen laguntzen du. Ekimena QR bidez eskura daitekeen material didaktikoarekin eta bi erakundeek sortutako webgunearekin osatzen da.

Ikuskizunaren LABURPENA:

"Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore kezkatuta daude izarrik ikusten ez dutelako.

Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin digute?

Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila... unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko!

Etorri nahi?