Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Agortu dira piñata-tailerrean parte hartzeko plaza guztiak

2026/09/29
Agortu dira piñata-tailerrean parte hartzeko plaza guztiak

Kulturen Arteko Egunaren atari gisa antolatutako piñata-tailerrak harrera bikaina izan du herritarren artean eta, ondorioz, dagoeneko beteta daude eskainitako plaza guztiak. 
Legazpiko Udalak, Mundutik Legazpira eta Hotz Legazpi elkarteekin batera, eskerrak eman nahi dizkie izena eman duten familia guztiei erakutsitako interesagatik eta emandako erantzun azkarragatik.

Gogorarazten dugu hitzordua datorren urriaren 11n (igandea) izango dela, goizeko 11:00etan, Gizarte Zentroan. Bertan, Karen Salgadok (Mundutik Legazpira), zuzenduta, parte-hartzaileek beren piñatak sortuko dituzte, eta ondoren, urriaren 17an ospatuko den Kulturen Arteko Eguneko jaian denon artean hautsi eta gozatuko ditugu. 

Parte hartzeko aukerarik gabe geratu direnei edota izena eman ez dutenei urriaren 17ko Kulturen Arteko Eguneko egitarau zabal eta jai-giroan parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie berriro ere.