Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Datozen ikuskizunak Latxartegi Aretoan. Antzerkia: Nor naizen baneki eta kontzertua: Bele (Lide Hernando)

2026/09/29
Datozen ikuskizunak Latxartegi Aretoan. Antzerkia: Nor naizen baneki eta kontzertua:  Bele (Lide Hernando)

Kultura Zerbitzuak herriko kultur elkarteen eskaintza osatzen jarraitzen du, eta udazkenarekin batera ekitaldiak babesera itzuliko dira. Kultur Etxera Erakusketak, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan, Ikus-entzunezko emanaldiak,… Eta Latxartegi Aretora ikuskizun eszeniko eta kontzertuak.

Haurrentzako antzerki emanaldiek irekiko dute Latxartegi Aretoko ikuskizun programazioa, dagoeneko iragarrita dagoen eta urriaren 4an, igandea, 17:00etan eskainiko den “Munduari itzulia 80 egunetan” familia ikuskizunarekin. 

Eta heldu eta gazteentzat, urrian Latxartegi Aretoan izango ditugu:

Urriaren 16an, ostirala, 19:30ean: ANTZERKIA: NOR NAIZEN BANEKI, Artedrama eta Axut!  taldeen eskutik. 

INFORMAZIO GEHIAGO

Urriaren 30ean, ostirala, 20:00etan: KONTZERTUA: BELE (Lide Hernandoren proiektu berria). 

INFORMAZIO GEHIAGO

Bi emanaldietarako sarrerak 10€ balioko dute eta aurrez on-line erosi ahal izango dira

ONLINE SALMENTA

Eta sarrerarik balego, egunean bertan aretoko leihatilan.