Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko musika taldeen emanaldi bereziekin ospatuko dugu Musikaren Nazioarteko Eguna

2026/06/14
Legazpiko musika taldeen emanaldi bereziekin ospatuko dugu Musikaren Nazioarteko Eguna

Ekainaren 21ean ospatzen da Musikaren Nazioarteko eguna. Data horren inguruan herriko musika taldeek egin izan dituzte emanaldiak, normalean egun eta toki desberdinetan. 

Aurtengoan emanaldi guztiak ekainaren 21ean, igandez egingo dituzte:

-    GOIZ DEIA TXISTULARI TALDEA. Kalejira Telleriarte Auzoan. 10:00etan, Auzoko San Joan jaien barruan.
-    LEGAZPI MUSIKA BANDA. Kontzertua.12:30ean Latxartegi Aretoan.
-    ALAITASUNA ERRONDAILA ETA SANTIKUTZ ABESBATZArekin “San Juan erronda”. Kalez kale, 19:00etatik aurrera.

Hurbildu gure herriko taldeen talentuaz gozatzera!