Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

San Nikolas erronda abenduaren 2an eta azken entsegu irekia abenduaren 1ean musika eskolan

2026/11/27
San Nikolas erronda abenduaren 2an eta azken entsegu irekia abenduaren 1ean musika eskolan

Asteazkenean, abenduaren 2an, 17:30ean, San Nikolas erronda abiatuko da Laubide auzoko oinezkoentzako gunetik. Eguraldi txarra bada, jarduera Azokan egingo da
18: 00etan.

San Nikolas egunak, abenduak 6, Gabonetako jaiak gogoratzen dizkigu, bai eta urte amaieraren hurbiltasuna ere. Badirudi gaur egun Legazpin San Nikolas abestaldeak egiten duen ibilaldia bere abesti, jantzi eta ohituretan, Arrasatetik ekarria dela, abestietako batean halaxe kantatzen baitugu: “Udalaitzen sortua”.

Azken urteetan bezala, San Nikolas Doinua Musika Eskolako ikasle bat izango da. Ibilbidean zehar, musikariak bidelagun izango ditu, baita herriko ikastetxeetako ikasleak ere. Gogoratu abenduaren 1ean, asteartea, 17:15etik 17:45era, musika eskolako garajean abestiak gogoratzeko azken entsegua dugula, parte hartu nahi dutenei irekia.

Hala eta guztiz ere, udalak herritarrei dei egiten die eguneko koplak kantatzera ager daitezen, familian, lagun artean,…  gurea den ohiturari eutsi ahal izateko.

Erronda amaitzean, txokolate beroa banatuko da parte hartzaileen eta, oro har, bertaratzen diren guztien artean.

► IBILBIDEA:

Laubide kalea (hasiera eta geldiunea) - Santikutz kalea
Santikutz egoitza (geldiunea) - Santikutz kalea
Kale Nagusia  (geldiunea) – Euskal Herria plaza (geldiunea)  -
Azoka (geldiunea eta amaiera)

► Esku-orrian, abestuko diren kantak eta ospakizunaren zergatiaren inguruko azalpenak.

ESKU ORRIA

Parte hartzera animatzen zaituztegu!