Zeramika eta Puntu ikastaroetako tokiak beteta daude; marrazketa nahiz egur tallan badago lekua oraindik
2026/09/21

Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza iragarri ondoren, iraila-urrian martxa jarriko zirenetako izen emateak zabaldu ziren.
Arkatza Elkartearen Marrazketa eta Pintura Ikasturtea martxan dago dagoeneko, baina plazak geratzen diren bitartean matrikula irekita mantenduko da.
Irailaren 21ean hasiko da Txirbil Elkartearen Egur talla ikastaroa, bi txandatan eta hemen ere oraindik badago tokia.
Urrian jarriko dira martxan Irule Elkartearen eskutik, Puntu ikastaroa eta Xalinko Elkartearen eskutik Zeramika Ikastaroak. Bietarako plazak bete dira, nahiz eta izen ematea irailaren 25era arte irekita dagoen.