Lau dantzari legazpiar, Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusian arituko dira azaroaren 29an, Hondarribian

Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolaturik datorren azaroaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean Euskal Herriko VIIAurresku Txapelketa-Gipuzkoar Erara -ospatuko da.
Lehiaketa honetan 15 urtetik gorako 17 dantzariek parte hartuko dute, hauen artean Amaia Azpeitia Osinalde, Eider Carballo Zabalo, Irati Olaizola Goñi eta Irune Azpeitia Osinalde Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeko kideak izango ditugu.
Dantzari hauek aukeratutako Soinu Zahar bat eta Desafioa edo Aurkez aurke dantzak dantzatu beharko dituzte. Ondoen sailkatutako 6 dantzariek Zortzikoa dantzatuko dute.
Lehiatuko diren dantzariak:
1. Onditz Esnaola Etxeberria - LIZARTZA
2. Amane Uranga Lopez - TOLOSA
3. Amaia Azpeitia Osinalde - LEGAZPI
4. Lide Sarasola Tejeria - ZIZURKIL
5. Danel Castillo Arbona - PASAI DONIBANE
6. Garazi Zabaleta Pastor - ERRENTERIA
7. Mikel Esnaola Lopez - LEZO
8. Ainhoa Guembe Jimeno - ERRENTERIA
9. Jone Arretxe Unzue - AMASA-VILLABONA
10. Irati Olaizola Goñi - LEGAZPI
11. Ihintza Erauskin Lizarazu - LEZO
12. Ane Jaunarena Cereijo - LEZO
13. Eider Carballo Zabalo - LEGAZPI
14. Naia Amorena Estanga - ASTIGARRAGA
15. Julen Lertxundi Martin - ASTEASU
16. Endika Osa Urkizu - LEZO
17. Irune Azpeitia Osinalde – LEGAZPI