Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpi giroz eta partaidetzaz betetako San Silvestre-rako prestatzen ari da

2025/12/16
Legazpi giroz eta partaidetzaz betetako San Silvestre-rako prestatzen ari da

Datorren abenduaren 31n, Legazpik oso modu berezian agurtuko du urtea: korrika eta kaleak giro onez betez VI. San Silvestre herrikoiarekin eta II. San Silvestre Txikiarekin, urtez urte legazpiar gehiago biltzen dituen eta herriarentzako benetako festa gisa sendotzen den hitzorduarekin.

Eguna San Silvestre Txiki jaialdiarekin hasiko da, azken urteotako nobedade handienetako bat, eta gero eta ilusio handiagoa pizten ari da txikienen artean. Haurren lasterketa 16:30ean hasiko da, eta haurrek LH1etik LH6ra parte hartu ahal izango dute. Arratsaldeko  16:15etik aurrera jaso ahal izango dituzte dortsalak eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea. Parte-hartzaile guztiek opari txiki bat jasoko dute, hemen garrantzitsuena parte hartzea eta gozatzea delako.    

Arratsaldeko 17:00etan VI. San Silvestre herrikoiaren txanda izango da, 16 urtetik gorakoentzat. Parte hartzeko bi modalitate izango ditu probak, banaka edo bikoteka, eta bere osagairik dibertigarrienetako bat mantenduko du: mozorrotuta korrika egiteko aukera, mozorro onenaren saria barne.  
 
Ibilbidea 5 kilometrokoa izango da, Kale Nagusian hasi eta amaituko dena. Aurten, gainera, arrapalak leundu dira, jende gehiago parte hartzera animatzeko, maila edozein dela ere.
Izen-ematea abenduaren 30era arte egongo da zabalik eta www.kronoak.com webgunean egin beharko da. Kostua 6 eurokoa izango da banakako modalitatean eta 12 eurokoa bikotean. Parte-hartzaileen kopurua mugatua da, eta, beraz, aurreikusitako gehienekora iritsiz gero, izen-ematea mugaeguna baino lehen itxiko da.    

Lehen sailkatuentzako garaikurrak egongo dira eta, amaiera gisa, gainerako parte-hartzaileen artean hainbat opari zozketatuko dira, bertako denda eta enpresen lankidetzari esker.
Antolatzaileek familian, lagunekin, bikotearekin edo banaka parte hartzera animatzen dute, benetako helburua Legazpiko kaleak betetzea, jai giroa partekatzea eta urtea elkarrekin agurtzea baita.