Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Maialen Aristimuño Agirre-ren “Zeramikazko paradisua” erakusketa Kultur Etxean, azaroaren 7tik aurrera

2025/11/05
Maialen Aristimuño Agirre-ren “Zeramikazko paradisua” erakusketa Kultur Etxean, azaroaren 7tik aurrera

Erakusketa berria irekiko da datorren azaroaren 7an, ostirala, Kultur Etxeko Erakusketa gelan.

Maialen Aristimuño Agirre legazpiarrak “Zeramikazko paradisua” izenarekin aurkeztuko dizkigu bere Zeramikako sormen lanak.

Xalinko Zeramika Elkartean hasi zuen Maialenek bere zeramika langintzan formazioa eta buztin artean sortu dituenak erakutsi nahi dizkigu herritarroi.

Maialenen lanak Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai azaroaren 7tik 21era, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.