Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

MIMARU FLORISTERIE 2025eko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako irabazlea izan da Legazpin

2025/12/22
MIMARU FLORISTERIE 2025eko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako irabazlea izan da Legazpin

2025eko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako sariak banatu dira gaur. Lehiaketan herriko 15 saltokik parte hartu dute, kolorea, argia eta ilusioa kaleetara ekarriz.
Aurtengo saridunak honako hauek izan dira:
1. saria (500 €): MIMARU FLORISTERIE
2. saria (300 €): OPTIKA ARANZAZU
3. saria (200 €): ATTIKO
Herritarren saria (200 €): OPTIKA ARANZAZU

Epaimahaia Ainara Guerra, José Luis Arzuaga eta Gurutze Langarikak osatu dute, eta aurkeztutako erakusleihoen maila altua, baita Gabonetako apainketen sormena, irudimena eta xehetasunen zaintza ere nabarmendu dituzte.
Guztira, erakusleihoetako herri-bozketan Legazpiko 390 herritarrek parte hartu dute, eta nabarmentzekoa da boto horietatik 144 Optika Arantzazura zuzendu zirela, ikusleen artean duten ospea erakutsiz. Zozketan parte hartu zuten guztien artean, tokiko saltokietan 100 €-ko erosketa-txartel baten zozketa egin da, eta irabazlea Conce Zaratiegui izan da.
Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten 15 saltokiei, horrelako ekimenek herriko kaleei bizia ematen dietelako eta tokiko merkataritza indartzen laguntzen dutelako.
Erakusleihoak Gabonetako jaiak amaitu arte ikusi ahal izango dira, beraz, oraindik baduzu aukera Legazpitik paseatzeko eta Gabonetako giroaz gozatzeko.
Animatu bisitatzera eta egin tokiko merkataritzaren alde!

1. saria: MIMAMU FLORISTERIE

2. saria: OPTIKA ARANZAZU

3. saria: ATTIKO

Herritarren saria: OPTIKA ARANZAZU

Saritu guztiak

100€-ko bonoaren zozketan saritua