Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko bigarren aukera izango da abenduaren 22an

2025/11/25
NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko bigarren aukera izango da abenduaren 22an

Abenduaren 15eko hitzorduko txanda guztiak ordu gutxi batzuetan agortuta, bigarren data ezarri da abenduaren 22rako.

NAN eta Pasaportea tramitatzeko unitate mugikor bat jarriko da, bigarrenez, Legazpiko Azokan abenduaren 22an, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30etara bitarte, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egiteko erraztasunak emateko.

Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeetaz arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.

Interesatuek aldez aurretik hitzordua hartu behar dute Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuz edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deituz goizeko 7:30etatik 15:00etara bitarte. Izena emateko epea azaroaren 26an hasi eta abenduaren 16an, asteartea, 15:00etan amaituko da. Hitzorduaren egunean kontuan hartu beharreko hainbat dokumentu eraman beharko ditu, hiriburuetako Polizia Nazionaleko egoitzetan bezala. Dokumentu honetan laburbildu dira oinarri eta baldintza guztiak.

Gobernu Ordezkariordetzak jakinarazi duenez, bereziki garrantzitsua da tramitearen kostua eskudirutan eramatea, izan ere, unitate mugikorrek ez dute txartel bidez ordaintzeko sistemarik.

Legazpiarrek zein inguruetako udalerrietako herritarrek izapideak egiteko aukera izango dute, beren nortasun-agirien kudeaketa arinduz.