Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Juanastegiko bidegorria amaitzeko eta aparkaleku berriak egokitzeko lanak hasi dira

2026/09/23
Juanastegiko bidegorria amaitzeko eta aparkaleku berriak egokitzeko lanak hasi dira

Hasi dira Juanastegi kaleko bidegorria luzatzeko lanak, San Ignazio aldaparaino amaitzeko. Jarduketa honi esker, tartea behin betikoa izango da, eta horrela saihestuko da udazkeneko eta neguko hilabeteetan itxi behar izatea; aldi berean, eremua berrantolatu da eta aparkaleku kopurua handituko da. Planifikatutako jarduketek honako puntu hauek hartzen dituzte barne:

  • Bidegorriaren luzapena: Amaiera 70 metro inguruko luzeran egingo da, Juanastegiko egungo oinezkoen pasabidetik San Ignazio 21eraino. 2,20 metroko zabalera izango du eta norabide bakoitzean errei bat izango du.
  • Jarraitutasuna San Ignazio aldaparaino: San Ignazio 21etik San Ignazio aldaparaino, bidegorriak errepideko erreien norabide berbera izango du, eta tarte horretan errepide gainean margotutako seinaleez baliatuko da.
  • Aparkaleku leku berriak:
    • Eremu horretan 22 ibilagailurentzako aparkalekua sortuko da, pertsonen irteera errazteko 1,00 metroko espaloiarekin.
    • Bestalde, Juanastegi kaleko ezkerraldeko espaloian dagoen eremua margotu eta egokituko da —gaur egun aparkaleku gisa erabiltzen da, araututa ez egon arren—, eta horrek beste 13 leku gehituko ditu.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekua: Bi aparkaleku-eremuen artean, mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako leku 1 jartzea aurreikusi da.

Lanak Lurkide Hondalanak, S.L. enpresari esleitu zaizkio, 47.959,58 €-ko zenbateko osoan (BEZa barne), eta 3 asteko iraupena izango dute gutxi gorabehera.