Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Oharra herritarrei: Aldaketak trafikoan eta aparkaleku gehiago Bikuña industrialdean

2026/03/11
Oharra herritarrei: Aldaketak trafikoan eta aparkaleku gehiago Bikuña industrialdean

Bikuña industrialdeko erabiltzaileei jakinarazten zaie, Aizkorri kaleko obrak direla eta, aldi baterako aldaketak egingo direla trafikoan eta aparkalekuan.

Eragindako tartea: Zorrotz enpresatik Labealdeko pabiloiraino.

Neurri nagusiak:

  • Autoen eta kamioien trafikoa noranzko bakarrekoa izango da, Zorrotzetik Labealdera. Neurri horri esker, 44 aparkaleku-plaza gehiago gaitu ahal izango dira, obrek eragindako eragozpenak eta aparkatze-galerak konpentsatzeko.
  • Labealde-Zorrotz norabidean zirkulatzeko, autoek kanpoko bidetik egin beharko dute: Bikuñako biribilgunetik, kiroldegira, Plasnorreko bidegurutzea eta Zorrotz-era helduz.
  • Txirrindulariek bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango dute

Eskerrak eman nahi dizkiegu herritar guztiei aldi baterako aldaketa horien aurrean izan duten ulermenagatik eta laguntzagatik; izan ere, eragozpenak minimizatzea eta obretan aparkatzea erraztea dute helburu.