San Nikolas errondako abestien tailerra, azaroaren 25ean eta abenduaren 1ean Musika Eskolan

Herriko ohiturari jarraituz, Eguberri hurbilaren atarian, Legazpin San Nikolas erronda prestatzen hasi gara. Erronda abenduaren 4an izango da eta aurrerago informazio zehatzagoa argitaratuko dugu.
Aurten, Doinua Musika eskolak gidatuko du jarduera eta San Nikolas pertsonaia interpretatuko duen pertsona ikasle bat izango da. Haize eta perkusio ikasleak ere musika-doinuak prestatzen ari dira.
Berrikuntza gisa, tailer bat antolatu dute errondan kantatuko diren abestiak ikasteko. Parte-hartzea irekia da, bai haurrentzat bai helduentzat, adin-mugarik gabe, eta herritar guztiei irekita dago.
Tailerra bi asteartetan izango da, azaroaren 25ean eta abenduaren 2an, 16:45etik 17:45era, musika eskolako garajean.
Saio hauen helburua tradizioari eustea, parte-hartzea handitzea eta eztarriak prestatzea da. Saioak aukerakoak dira.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!
Esku-orrian, abestuko diren kantak eta ospakizunaren zergatiaren inguruko azalpenak
