Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“Sustraiak: 400 años de Ezpata dantza en Legazpi” hitzaldia eskainiko du Anjel Muruak azaroaren 13an, Kultur Etxean

2025/11/08
“Sustraiak: 400 años de Ezpata dantza en Legazpi” hitzaldia eskainiko du Anjel Muruak azaroaren 13an, Kultur Etxean

Sustraiak Dantza taldeak aurten bete ditu 50 urte, eta bere garaian aurreratu moduan, hileko ekintza berezi bat antolatu du urte amaierara arte.

Azaroan hitzaldi bat proposatzen digute, Anjel Muruak, Sustraiak Dantza taldeko sortzaileetako batek, eskainiko duena.

‘Sustraiak: 400 años de Ezpata dantza en Legazpi’ izenburupean Anjelek, lau mende horietan dantzak eta, oro har, folkloreak Legazpin izan duen ibilbidea aztertuko du.

Hitzordua azaroaren 13an, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian.

Hitzaldia gazteleraz izango da.