Urriaren 31, Gaua Beltza Nerabeentzako Zerbitzuan
2025/10/31

DBH-ko 1.mailako ikasleei ongietorria emateko, urriaren 31n, Gau Beltza (Arimen Gau Beltza) dela eta, “beldurrezko afaria” antolatu da Nerabeentzako Zerbitzuan. Arratsaldean, nerabe talde batek Gazte-txokoa apaindu eta girotuko du. Ondoren, 19:30ean Gazte-txokoaren ateak irekiko dituzte, afarian parte hartzeko izena eman duten 56 nerabeei ongietorria emanez. Afaldu eta 21.30ak arte ekintza beldurgarriak egingo dituzte. Bakoitzak erabakiko du modu berezian jantzi ala ez. Larunbatean, azaroak 1, eta igandean, azaroak 2 ez da zerbitzurik eskainiko Nerabeentzako Zerbitzuan.