Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urriko datu meteorologikoak Legazpin

2025/11/03
Urriko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, urrian 37,60 litro bota ditu, eta urriaren 22a izan da egunik euritsuena, 11,3 litrorekin. Iaz 213,80 litro bota zituen. Hamarkada honetako batez bestekoa 80,48 l da, hilabete honetan izandakoa baino askoz handiagoa. 1946tik, urriko batez bestekoa 126,70 l-koa da. 2022tik ez zuen hain euri gutxi egiten urrian, a 1946tik, euri-erregistroak hartzen direnetik halegia.           
Horrela, joan den hilabetean zehar 13 egunez euria egin du. Hamarkadako batez bestekoa 13,60 egunekoa izanik. Hiru egunetan izan da ekaitza. Tenperatura maximoa 25,5ºC-koa izan zen urriaren 18an. Bost hilabetez jarraian 30 ºC-tik gorako egunak izan ondoren, hilabete honetan ez dira gainditu.               
Iaz tenperatura maximo bera izan zen, 25,5ºC. Tenperatura maximoaren errekorra urrian 32,5ºC-koa da, 2023an, 1957an tenperaturak jasotzen direnetik.            
Tenperatura minimoa 4,5ºC-koa izan da, urriaren 27an. 2024an minimoa 6,5ºC-koa izan zen.    
Batez besteko tenperatura: 14,88ºC.     

Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.