XL Nazioarteko Real Sociedad txapelketa, urtarrilaren 2an Irene Paredes kirol-gunean
2025/12/30

Datorren ostiralean, urtarrilak 2, Irene Paredes Kirol-Guneko Futbol Zelaian Real Sociedadeko Infantil Txiki mailako XL Txapelketako 1go faseko partida desberdinak jokatuko dira.
Hala nola, A Multzoko taldeak arituko dira lehian. Hots; Urola, Aloña Mendi, Lazkao Amaikak Bat eta Ilintxa.
Partidak goizeko 09:15etan hasiko dira eta 13:00 arte luzatuko dira 20 minutuero.