Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Junetorri

Junetorri

IBILBIDEA ETA ORDUTEGIAK

- Astelehenetik ostiralera.

- Zenbait egun berezitan zerbitzu bereziak egongo dira, Jakinaraziko ditugu.

- Ordutegia autobusean bertan edo udaletxean eskura dezakezu.

- Edozein zalantza argitzeko 943 737 030 telefonora dei dezakezu.


TARIFAK

Doako zerbitzua erabiltzaile guztientzako.

Udalak bere gain hartzen du zerbitzuaren kostua.

Gure Junetorri arduraz erabili!


EZAUGARRIAK

- Luzeera: 7,700 m

- Zabalera: 1,993 m

- Edukiera: 12 plaza eserita + 12 plaza zutik + mugikortasun mugatua duten pertsonak (horrelakorik ez dagoenean 4 pertsona gehiago joan daitezke).

- Ingurumen ikuspegitik “Ibilgailu ekologiko hobetua” da, gasak aireratzeari buruzko araudi zorrotzagoa betetzen du.

- Enpresari Ingurumen plan bat aurkeztea eskatu zaio, ISO 14001 edukitzea baloratu zaio, gidariek “Modu eraginkorrean gidatzeko ikastaroa” eginda dute.

- Irisgarritasuna: ate zabala, inklinazio-sistema, arrapala automatikoa, geralekuen berri pantailaren bidez ematen da, soinuarekin igarritako sistema ikusmen arazoak dituztenentzat.

- "Itsu-txakurrak" onartzen dira, beti ere lotuta eta muturrekoa jarrita joaten badira.

Garraioa eta mugikortasuna