| 1290 |
Legazpi lehen aldiz aipatzen da agiri zaharretan. |
| 1338 |
Legazpiri burdinola-foruak eman zizkioten. |
| 1384 |
Legazpi Seguraren menpe geratu zen. |
| 1412 |
Baserritarrek eta olariek hitzarmena sinatu zuten. |
| 1430 |
Legazpiko udalerria lehen aldiz mugarritu zuten. |
| 1480 |
Eliza nagusian kanpai handia jarri zuten. |
| 1483 |
Olabasoen eta herri-lurren arteko mugak ezarrizituzten. |
| 1506 |
Segurak baimena eman zion Legazpiri Armen Alardeak bertan egiteko. |
| 1509 |
Legazpiko elizak batutako dirua Segurako elizak eta Lazkaoko jaunak eraman zuten. |
| 1527 |
Olagizonen eta baserritarren arteko azken liskarra piztu zen. |
| 1533 |
Herriko lehen ordenantzak onartu ziren. |
| 1538 |
Istiluak sortu ziren Biozkornako bidea zela eta. |
| 1580 |
Mirandaolan “miraria” gertatu zen. |
| 1593 |
Uholde handi batek ia zubi guztiak suntsitu zituen. |
| 1599 |
Izurriak Legazpiko bizilalagunei kalte handiak eragin zizkien. |
| 1608 |
Legazpi herri independente egin zen, Seguratik aske. |
| 1609 |
146 familiak ordaindu zituzten udal zergak. |
| 1626 |
Kontseju etxe zaharra eraiki zuten. |
| 1633 |
Iruñeko gotzainak Mirandaolako gertakaria miraritzat jo zuen. |
| 1638 |
Bost burdinola geratu ziren Arabaolatzako burdinola erre eta gero. |
| 1652 |
Domingo Agirre misiolaria jaio zen. |
| 1700 |
Eliza nagusiko lehen harria jarri zuten. |
| 1704 |
Bikuña Almiranteak Portugalgo itsasoan borrokatu zuen. |
| 1705 |
Udal Ordenantza berriak indarrean jarri ziren. |
| 1720 |
Eliza nagusiaren kanpo aldea amaitu zuten. |
| 1721 |
Madrilgo gorteko infantek Legazpin egin zuten lo. |
| 1730 |
Gaur egungo udaletxea eraikitzen hasi ziren. |
| 1750 |
Legazpiko hirugarren taberna bat ireki zuten Kontseju berrian. |
| 1761 |
Alkateak karguaren zina San Migel ermitan egin zuen azken aldiz. |
| 1781 |
Bederatzi irin errota zeuden Legazpin. |
| 1794 |
Deskargako gainean lau gazte legazpiar fusilatu zituzten. |
| 1805 |
Azpikoetxeko papertegia lehen aldiz aipatzen da agirietan. |
| 1807 |
Legazpiko eliza Seguratik eta Lazkaotik aske geratu zen. |
| 1810 |
Kontsejuak herri-lur gehienak saldu zituen. |
| 1824 |
Telleriarteko San Joan ermita eraiki zuten. |
| 1832 |
212 etxebizitza zeuden Legazpin, 170 alokairuan. |
| 1848 |
Atagoitiko errepidea egin zuten. |
| 1852 |
Legazpik Oltzako ur-larreen gaineko eskubidea lortu zuen. |
| 1863 |
Legazpi eta Urretxu arteko errepidea egin zuten. |
| 1864 |
Beasain-Altsasu trenbide zatia inauguratu zuten. |
| 1874 |
Candelario Iturbek kartutxo lantegia eraiki zuen Elbarrenan. |
| 1886 |
Brinkolako San Agustin ermita eraiki zuten. |
| 1888 |
Bengola burdinola itxi zuten, Gipuzkoako azkena. |
| 1888 |
Pedro Segurak teileria bat eraiki zuen Elbarrenan. |
| 1889 |
Udanako lehen labea eraiki zuten. |
| 1908 |
Segura, Echeverria y Cía. lantegia sortu zuten, gero PESA izango zena. |
| 1909 |
Brinkolan tren-geltokia egin zuten. |
| 1915 |
Etxetorre eraiki zuten, langileen lehen etxea. |
| 1921 |
Gerhard Bähr euskaltzain urgazle izendatu zuten. |
| 1927 |
Kontsejuetxe zaharra eta Ospital zaharra eraitsi zituzten. |
| 1930 |
Laminazio bidean aitzurren fabrikazioa hasi zuten. |
| 1931 |
Patriziok bere lehenengo altzairutegia eta laminazioa martxan jarri zituen. |
| 1932 |
Kale berria ireki zen, gaur egungo Kale Nagusia. |
| 1933 |
Lehen udalbatza demokratikoaren agintea hasi zen. |
| 1936 |
Aizkorrondoko Tubobidea egiten hasi ziren. |
| 1936 |
Gerrak garaian 57 legazpiar hil ziren. |
| 1942 |
Buen Pastor ikastetxea ireki zuten. |
| 1945 |
Ilintxa jolas-elkartea sortu zuten. |
| 1950 |
Golde diskoen ekoizpena hasi zen. |
| 1952 |
Mirandaola burdinola berreraiki zuten. |
| 1957 |
Olaetxe, Bengolea eta Takolokoa eraitsi zituzten. |
| 1964 |
Herriko bertsolarien lehen txapelketa egin zen. |
| 1967 |
Kimu Berri ikastola sortu zuten. |
| 1974 |
Legazpik 10.000 biztanle izan zituen lehen aldiz. |
| 1979 |
Bigarren udalbatza demokratikoa agintean jarri zen, Frankoren diktadura amaitu eta gero. |
| 1981 |
Barrendiolako urtegia inauguratu zuten. |
| 1992 |
PESA hiru enpresetan banatu zen. |
| 2009 |
Altzairutegia itxi zuten. |