Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Arrakasta handiz ospatu da Errege Kabalgata Legazpin. Argazkiak ikusgai

2026/01/08
Arrakasta handiz ospatu da Errege Kabalgata Legazpin. Argazkiak ikusgai

Aurtengoan ere Errege Kabalgata ikusgarria ospatu zen Legazpin, eta herritar ugarik parte hartu eta gozatu zuten ekitaldiaz. Guztira 270 lagunek parte hartu zuten kabalgatan, giro ederrean eta ilusioz betetako arratsalde batean.

Ekitaldiaren antolakuntza Korostiren eskutik etorri zen oraingoan ere, eta Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu antolakuntzan eta garapenean lagundu zuten guztiei: Xaloa Estetikari, herriko bandari, abesbatzari eta Mikel Osinalderi, euren ekarpenari esker kabalgata berezia eta borobila izan baitzen.

Kabalgatan ume askok hartu zuten parte, eta honako hauek izan ziren jaiotzako parte hartzaileak:

  • Ama Maria: Khloe Crespo
  • Aita San Jose: Jon Makibar
  • Artzaina: Aaron Gonzalez
  • Artzaina: Kiara Quintanilla

Era berean, Etxalekuko kamioiak ere parte hartu zuen, opariak eramanez kabalgataren atzetik, umeen ilusioa are gehiago handituz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, parte hartu zuten paje guztiei, aurten ere gazte asko animatu baitziren kabalgatan parte hartzera. Era berean, turuta eta tanborrak zuzentzen aritu ziren Jon Aliste eta Iker Zeberiori ere eskerrak helarazi nahi dizkiegu, euren lan bikainagatik.

Bestalde, kabalgata hasi aurretik, Errege Magoak Santikutz Egoitzara joan ziren, dantzariek lagunduta, eta han egoiliarrak agurtu zituzten. Une hunkigarri horretan, errege bakoitzak rosko bana eman zien bertan zeudenei.

Legazpiko Udaletik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte hartu eta lagundu duten guztiei, eta herritarrei ere, beste behin ere, Errege Kabalgataz gozatzeko erakutsitako ilusioagatik.

ARGAZKIAK HEMEN