Legazpiko Udalak, Toledoko tren-istripu larriaren biktimen omenez, minutu bateko isiluneko elkarretaratzea egitera deitzen du
2026/10/28

Legazpiko Udala bat egiten du EUDEL-ek (Euskadiko Udalen Elkarteak) gaurko luzatutako elkarretaratze deialdiarekin. Gaur, asteazkena, urriak 28, arratsaldeko 20:00etan udaletxe aurrean minutu bateko elkarretaratzea egitera deialdia luzatzen da, Toledoko tren-istripu larriaren biktimen omenez, eta hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari elkartasuna adierazteko.