Legazpiko Udalak zeregin askotariko 3 peoi kontratatuko ditu sei hilabeterako

Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez, Legazpiko Udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du Lanbidetik.Zeregin askotariko 3 peoi kontratatuko dira 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.
Legazpiko Udalak sei hilabeteko eta lanaldi osoko kontratazioa egingo du. Zehazki, zeregin askotariko hiru peoi kontratatuko dira. LANBIDEN izena emateko epea azaroaren 13an hasiko da eta azaroaren 21ean bukatuko da.
Kontratatutako pertsonek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egon behar dute hautagaitza dagokion enplegu-eskaintzara bidaltzen duten unean eta kontratua hasi aurreko egunean, eta gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan behar dute peoi gisa.
Ondorengo loturan kontratatzeko baldintzak jasota daude:
