pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea
01
Mar
2024

Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea

Martxoaren 17a baino lehen, online edo Ikastetxeetako idazkaritzetan

 

Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Haur-Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea martxan dago dagoeneko.

HH5etik DBH4ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute, eta izen ematea online egingo da.

Hala ere, online egin ezin duenak ikastetxeetako idazkaritzara gerturatu eta bertan emango zaio inprimakia paperean, hau bete eta idazkaritzan bertan entregatzeko.

 

Izen ematea martxoaren 17a baino lehen egin behar da.

Osatu formularioa dagokizun taldean:

HH5

LH1, 2 eta 4

LH3

LH5, 6 eta DBH

 

Entsegu egunak:

Apirilak 10, 12, 16, 18, 22, eta 24, 18:30etan Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.

Entsegu orokorra: Apirilak 26 20:00etan (entsegu hau Domingo de Agirreko frontoian egingo dugu).

Albiste guztiak