Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Larrain Dantza eta Kapela Dantza Ikastaro irekia 2024

2024/04/10
Larrain Dantza eta Kapela Dantza Ikastaro irekia 2024

Maiatzaren 3an  plazan eta kalean egingo den larrain-dantza, eta maiatzaren 11an, larunbata, egingo den  Kapela Dantza egun guztiko ekitaldian,

parte hartzeko ikastaro-entsegu irekiak martxoan hasi baziren ere, oraindik garaiz zaude pausoak ikasi eta bi ekitaldi herrikoi horietan parte hartzeko.

Saioak:

  • asteazkenetan 20:15ean eta
  • larunbatetan 17:00etan egingo dira

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

Adin guztietako herritarrei irekita dago eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da helburua.

Anima zaitez!