Martxoaren 15etik 31ra, Plazaolan aparkatzeko egoiliarraren bereizgarria eskatzeko epea irekiko da

Apirila hasieran aurreikusten da parking publiko zein egokitutako hainbat aparkalekuen ordenantza indarrean sartuko dela.
Nahiz eta indarrean ez egon oraindik, ondenantza publikatu da dagoeneko udaletxeko webgunean, ondorengo estekan: https://www.legazpi.eus/udala/ordenantzak
Ordenantzak egokitutako hainbat aldaketen artean, Plazaolako egoiliarren zonaldearen erregulazioa da. Bertan, egoiliar bereizgarria duten ibilgailuek bakarrik aparkatu ahal izango dute, plazaola 1 zenbakia –11 zenbakia bitartean.
Egoiliar bereizgarria lortzeko, ibilgailuaren titularra ondorengo auzoetan erregistratuta egon beharko du: kale Nagusia, kale Nafarroa, P. Etxeberria, Aizkorri Nº1 al 12, plazaola kalea Nº1 al 11, S. Telleria Nº6 y 7 o Santikutz kalea Nº1,2,3,4,6,8.
Bereizgarriaren kostua honakoa izango da: 50€ urtean edo zati proportzionala.
Egoiliarraren bereizgarria eskatzeko interesa duenak, martxoak 15tik 31 arte eskatu dezake Herritarren arreta zerbitzuan edo egoitza errektronikoaren bitartez.