Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Bikuñako musika lokalak

Bikuñako musika lokalak
  Helbidea Harremanetarako datuak
Subeltza Gazte Elkartea Bikuña kalea, 25 - 7.pabiloia -
Udaleko Gazteria Zerbitzua Kultur Etxea 943 73 72 03
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Legazpiko musika taldeek entseatzeko lokalak dira, “Bikuñako Musika Lokalak”. Musikaren bidez, gazteen adierazpena, sorkuntza eta produkzioa bultzatzea, eta herrian dagoen musika-dinamika sustatzea eta zabaltzea du helburu.

Lokal hauen kudeaketa lanak SUBELTZA Gazte elkarteak darama, Udaleko Gazteria zerbitzuaren jarraipenarekin.

Lokaletan entseatzeko eskaera egiten duten talde guztiek onartu eta bete beharko dute erabilera araudia.

Entsegu lokalak erabiltzeko baldintzak:

  • Taldeko partaideen 2/3ak legazpiarrak izatea.
  • Musika instrumentuak izatea.
  • Lokalen erabilera araudia onartzea eta berau beteko dutenaren seinale, baieztapen-orria sinatzea.

Lokalak erabiltzeko interesa duen edozein taldek eskaera aurkeztu beharko du udaletxean edo Subeltza gazte elkarteari.

Lokalen ordutegia astelehenetik igandera 9.00etatik 24.00 izango da.

Grabaketa gela: Legazpiko edozein taldek erabil dezake.

Eskaera udaletxean aurkeztu daiteke edo zuzenean Subeltza Gazte elkarteari.

Eskaera orria

Bikuñako musika lokalen erabilera- eta funtzionamendu-araudia