Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

Nerabe zerbitzua

Nerabe zerbitzua
  Helbidea Harremanetarako datuak
Nerabeentzako Zerbitzua Kultur etxea This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
943 73 71 71
Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzua Kultur etxea This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
943 73 72 03

Nerabeentzako Zerbitzua gizarte- eta hezkuntza-izaerako udal-zerbitzua da, erreferentziazkoa Legazpiko 11 eta 17 urte bitarteko nerabe guztientzat. Nerabeak dauden guneetan eskaintzen da zerbitzua, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan.

Nerabeentzako Zerbitzuaren bitartez, gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko, lagunekin egoteko, beren intereseko jarduerak antolatzeko, gogoeta egiteko, etab. Hori guztia nerabeekin hezkuntza-harreman eraginkorra sustatzeko lan egiten duten hezitzaileen laguntzarekin, balioetan heziz, gizonen eta emakumeen berdintasuna landuz, eta Legazpiko gizarte- eta kultura-dinamiketan parte hartzea landuz.

11 eta 17 urte bitarteko legazpiar nerabe guztiek dute Nerabeentzako Zerbitzuaren erabiltzaile gisa alta emateko eskubidea.

11 urteko nerabeek erabiltzaile gisa alta emateko eskatu ahal izango dute, ikastetxeetatik Gazte-txokoko instalazioetara egiten duten bisitaren ondoren.

Gazte-txokoan topagune bat dago, bi futbol-mahai, ping-pong eta mahai-jokoekin. Hainbat areto ere badaude: informatikakoa, filmak ikusteko, musika entzuteko, gitarra jotzeko, bilera gela eta baita sukaldea ere.

Nerabeentzako zerbitzuko ordutegia

Gazte-txokoan

  • Asteazkena eta osteguna 17.00-19.30
  • Ostirala, 14.00 - 17.00 (taldeko edo banakako esku-hartzea)
  • Larunbata eta igandea 17.00-20.00

Sare sozialetan

  • Asteazkena 15.30-16.15
  • Osteguna 15.30 - 16:00
  • Ostirala 17.00-18.00
  • Larunbata 15.30-16.00
  • Igandea 16.00 - 16:30

Kalean

  • Asteazkena 16.15-17.00
  • Osteguna 16.00-17.00
  • Ostirala 18.00-19.00
  • Larunbata 16.00-17.00
  • Igandea 16:30-17:00

Gabonetan, Aste Santuan eta udan ordutegi berezia, ekintzen arabera.
Udako ordutegia, asteazkenetik ostiralera: 10.30-14.30. Larunbat eta igandeetan, itxita.

Gurasoentzako arreta zerbitzua

Asteazkenetan: 10.30-12.30

Nerabeentzako zebitzuko erabiltzaile egitea izapidea