“Barnetik Elikatzen” egitasmoak ekoizleak gonbidatzen ditu abenduaren 4ko bilera irekira

Urola Garaia eta Goierriko erakunde publikoek, kooperatibek eta lurraldeko garapen agentziek —Goieki, Uggasa, Goimen eta Biziola— elkarlanean abiatutako Barnetik Elikatzen egitasmoa martxan da, eta herriko ekoizle guztiei dei egiten zaie abenduaren 4an Zaldibiko Goizanen egingo den bilera irekian parte hartzera.
Eskualdeko Elikadura Mahaia eratzen hasteko prozesuan murgilduta, funtsezkotzat jotzen da baserritarren eta ekoizleen ekarpena. Egitasmoak argi du lehentasuna: baserritarren bizi-kalitatea eta errentagarritasuna hobetzea, eta horretarako elkarrekin eraiki nahi da bidea.
Dirulaguntza bidez bultzatutako lehen bi proiektu estrategikoak jada martxan jartzen ari dira:
- Maizpide Euskaltegiko (50 bazkaltiar) jangela kolektiboa tokiko ekoizleen bidez hornitzea.
- Goizane eraldaketa gunea urte osoan aktibatzea, eskualdeko produktuen eraldaketa eta balio-katea sendotzeko.
Saioan bi proiektu hauen azalpena egingo da, eta bertan parte hartzeko ekoizleen interesa eta beharrak ezagutuko dira. Euskarrien premiei, erronkei eta ekarpen posibleei buruzko hausnarketa bateratua izango da.
Deialdiaren xehetasunak
- Eguna:abenduak 4, osteguna
- Ordutegia:15:00 – 17:00
- Tokia: Goizane eraikina, Zaldibia
- Ongi-etorri kafea:14:45etik aurrera
Parte-hartzea antolatzeko, ekoizleei eskatzen zaie aurrez izena ematea.
Interesa izan dezakeen beste inori ere gonbitea zabaltzea eskertzen da.
Zergatik parte hartu?
- Tokiko ekoizpena eta balio-katea indartzeko aukera.
- Eskualdeko jangela kolektiboetan tokiko produktua txertatzeko bidea irekitzea.
- Baserritarren errentagarritasuna hobetuko duten erabaki partekatuak hartzea.
- Ekoizleen beharrak zuzenean mahai gainean jartzeko aukera.
Barnetik Elikatzen egitasmoak herriko eta eskualdeko ekoizleen indarra aitortu eta balioan jarri nahi du. Horregatik, zuen parte-hartzea funtsezkoa da proiektuak benetan errotu eta aurrera egiteko.