Gorka Gómez legazpiarrak irabazi du XIX. Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallya

Urriaren 16an, ostirala, egin zen Kultur Etxean XIX. Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyaren sari banaketa ekitaldia, Ikatza Argazkilari Elkarteak kudeatutako erakusketaren irekierarekin batera. Sarien banaketan Eric Gálvez alkatea eta Miryam Galilea Kultura zinegotzia egon ziren sarituei zorionak eman eta garaikurrak banatzeko.
Ekitaldiari hasiera emateko, rallyra aurkeztutako lanen eta saritutako argazkien ikus-entzunezko bat ikusteko aukera izan zen. Guztira 65 argazkilarik hartu zuten parte edizio honetan, eta partaideek honako gai hauek jorratu zituzten euren objektiboen bidez:
- Gizakia eta natura
- Isiltasuna
- Errebeldea
- Kalian gora, kalian behera
- Zaintza
Sari banaketak honako palmares hau utzi zuen:
- 1. saria (Irabazlea): Gorka Gómez (Legazpi)
- 2. saria: Gurutze Langarika (Legazpi)
- 3. saria: Simón Rodríguez (Barakaldo)
- Herriko saria: Rafa Gartzia (Legazpi)
- Gazteen saria: Nahikari Barros (Nafarroa)
Zorionak saridun guztiei eta eskerrik asko parte hartu duzuen argazkilari guztioi!
Argazki erakusketa zabalik urriaren 30era arte
Bide batez, Ikatza argazkilari elkarteak antolatutako argazki-erakusketa ibiltariaz gozatu daitekela gogoratu nahi dizuegu. Bertan, 5 kidek beren lan pertsonala erakusten digute, urriaren 30era arte: Iosu Garai, Miguel Ángel Pérez, Gurutze Langarika, Jesús Alonso eta José Venegas; bakoitzak unitate tematikoa duen 6 argazkiko saila aurkezten du. Erakusketa urriaren 30era arte bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara. Erakusketa hau Elgoibarren egon da jada, eta Donostia, Zumarraga nahiz Urretxura bidaiatzea aurreikusita dago."
